2010/01/27

2010/01/26

Nerabeen ardura

Nerabezaroa, nahasmendua ezaugarri nagusi bezala duen bizitzako garai bat da. Garai honetan, haur munduarekin apurketa bat ematen da, gurasoekin eta kanpoaldearekin erlazio berriak hasten direlarik. Gainera, ematen diren aldaketa fisikoak ere nerabearen bizitzan barneratu behar dira, bere gorputz irudi berrira ohitzeko gai izateko.
Nerabe guztiek ez dituzte aldaketa hauek berdin bizitzen, norberak izan duen ingurugiroa eta bizitako esperientzia pertsonalek eragina izaten dute. Ez nerabeentzat, ez gurasoentzat eta ezta hezitzaileentzat ere, ez da garai errez bat, hori argi dago.
Etapa honetako ardura nagusia bere gorputz irudi berrira ohitzen joatea da.

Hona heme informazio iturria klikatu

Gaur egun gizartean bereziki nerabeetan eragin handia duten komunikabideak, telebista, internet eta teknologia berriak direla eta idoloak, sexu kontuko arazoak,bullying, drogak... agertzen dira.

Bideo berezi bat jeitzi dut parodia gisa. Sexu harremanetan sortzen diren ustezko estereotipo eta protokoloak direla eta.
klik egin hemen

Multimedia lana

Hemen ikus dezakezue klasean eta taldeka egindako multimedia. Movie maker erabilita, Izaskun Puente, Eneritz Gil eta Tamara Gallego ikasleak.
Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak ikasgaia. Gizarte Hezkuntza 2 maila.

2010/01/20

Tratu txarrei buruzko taula

Taulako informazioa grafikoan ikusteko, klik egin hemen













2005 urtea 2007 urtea
eraso psikologikoak eraso fisikoak
35,3 22,8

2010/01/19

Loturak:


Irudiak:
http://picasaweb.google.com/suaratgv/BullyingInformazioUgari
Informazioa:
http://www.hikhasi.com/topaketak/19/176
http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka70/02
http://sozioafektibo.wordpress.com/2008/05/27/tratu-txarrak-2/
http://www.hikhasi.com/artikulua/261
http://www.stee-eilas.org/dok/arloak/lan_osasuna/gaiak/Bullying/egitekoprest13R.pdf
http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka99/09
...


Hik Hasi ikastaroa

Hona hemen Hik Hasi-n topatutako proiektu interesgarri bat.



Harremanak gelan: gatazkak, tratu txarrak... esku hartzeko moduak
Irakaslea: *Amaia AGIRRE. Formatzailea, bitartekaria eta GEUZeko partaidea (Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa).

Irakasle eta ikasleen arteko harreman "onek" espazio berriak eraikitzen laguntzen dute, non elkarren arteko errespetua, onarpena eta elkar ulertzea bidera daitezkeen.
Edukiak

Norentzat
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko irakasle, aholkulari eta orientatzaileentzat.

Helburuak
- Gatazken prebentzioa lantzen duten programak ezagutzea.
- Tratu txarren zergatia eta ondorioak aztertzea.
- Tratu txarren aurrean esku hartzeko erabiltzen diren programak eta estrategiak lantzea.
- Esku-hartze zuzenetan irakasleak behar dituzten tresnak eta trebetasunak ezagutzea eta praktikatzea.
- Bitartekaritzaren bidez kudea daitezkeen ikastetxeko gatazkak definitzea.
- Bitartekaritza prozesua ikasi eta praktikatzea.

Metodologia
Bakoitzaren bizipenetatik abiaturik eta adierazpen teorikoak kontuan hartuz, banakako hausnarketetara iristen saiatuko gara. Metodologia interaktiboa eta parte hartzailea erabiliko dugu, eta bakoitzaren esperientzian oinarrituko da, lan kooperatiboa eta eraikitzailea bultzatuz.

Uztailak 4, asteartea
Ikastetxeen bizikidetza lantzeko eredu orokor bat: prebentzioa
Bullyinga edo ikasleen arteko tratu txarrak
- Zer da eta nola desberdindu daiteke beste biolentzia motetatik.
- Eskolan gertatzen diren tratu txar motak: fisikoa, psikologikoa.
- Protagonistak: biktima, erasotzailea eta begiraleen ezaugarriak.
- Tratu txarren ondorioak.

Uztailak 5, asteazkena
- Tratu txarrak jasateko aukera gehien duen ikaslearen profila.
- Bullyinga detektatzeko behaketa ereduak (galdeketak eta bakarkako elkarrizketa).
- Zuzeneko esku-hartzea.
- Bullyingaren prebentziorako estrategiak.

Uztailak 6, osteguna
Bitartekaritza prozesua ikastetxean
- Bitartekaritza definizioa eta helburuak
- Bitartekaritza ikastetxean
- Bitartekaritzaren printzipioak
- Bitartekaritzaren mugak
- Bitartekariaren profila
- Bitartekaritzaren prozesua bere faseekin ezagutu
- Bitartekaritzaren lehenengo fasearen praktika egin


clik egin hemen iturria topatzeko.

Nire powert point

Powert point bat egin dut ikasleen eskura, bullying-ari buruzko gaia aurkeztuz. Espero dut gustukoa izatea.

Bullying taula

Taula: Ikastoletan tratu txarrak daudela zihurtatzeko gakdeketak egiten dira hona hemen aurkitutako datu interesgarri batzuk. Hala ere, esan beharra dago, erderaz daudela, beraz barkamena eskatuko dut aurrena.


2006ko tratu txarrei buruzko grafiko eta datu zehatzak irakurtzeko clik egin taulan
beste datu batzuk jakiteko klik egin hemen
Galdeketaren eranztuna ikusteko egin klik hemen.