2010/01/19

Hik Hasi ikastaroa

Hona hemen Hik Hasi-n topatutako proiektu interesgarri bat.



Harremanak gelan: gatazkak, tratu txarrak... esku hartzeko moduak
Irakaslea: *Amaia AGIRRE. Formatzailea, bitartekaria eta GEUZeko partaidea (Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa).

Irakasle eta ikasleen arteko harreman "onek" espazio berriak eraikitzen laguntzen dute, non elkarren arteko errespetua, onarpena eta elkar ulertzea bidera daitezkeen.
Edukiak

Norentzat
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko irakasle, aholkulari eta orientatzaileentzat.

Helburuak
- Gatazken prebentzioa lantzen duten programak ezagutzea.
- Tratu txarren zergatia eta ondorioak aztertzea.
- Tratu txarren aurrean esku hartzeko erabiltzen diren programak eta estrategiak lantzea.
- Esku-hartze zuzenetan irakasleak behar dituzten tresnak eta trebetasunak ezagutzea eta praktikatzea.
- Bitartekaritzaren bidez kudea daitezkeen ikastetxeko gatazkak definitzea.
- Bitartekaritza prozesua ikasi eta praktikatzea.

Metodologia
Bakoitzaren bizipenetatik abiaturik eta adierazpen teorikoak kontuan hartuz, banakako hausnarketetara iristen saiatuko gara. Metodologia interaktiboa eta parte hartzailea erabiliko dugu, eta bakoitzaren esperientzian oinarrituko da, lan kooperatiboa eta eraikitzailea bultzatuz.

Uztailak 4, asteartea
Ikastetxeen bizikidetza lantzeko eredu orokor bat: prebentzioa
Bullyinga edo ikasleen arteko tratu txarrak
- Zer da eta nola desberdindu daiteke beste biolentzia motetatik.
- Eskolan gertatzen diren tratu txar motak: fisikoa, psikologikoa.
- Protagonistak: biktima, erasotzailea eta begiraleen ezaugarriak.
- Tratu txarren ondorioak.

Uztailak 5, asteazkena
- Tratu txarrak jasateko aukera gehien duen ikaslearen profila.
- Bullyinga detektatzeko behaketa ereduak (galdeketak eta bakarkako elkarrizketa).
- Zuzeneko esku-hartzea.
- Bullyingaren prebentziorako estrategiak.

Uztailak 6, osteguna
Bitartekaritza prozesua ikastetxean
- Bitartekaritza definizioa eta helburuak
- Bitartekaritza ikastetxean
- Bitartekaritzaren printzipioak
- Bitartekaritzaren mugak
- Bitartekariaren profila
- Bitartekaritzaren prozesua bere faseekin ezagutu
- Bitartekaritzaren lehenengo fasearen praktika egin


clik egin hemen iturria topatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario